Nortzuk gara

nortzuk gara

2010ean lau lagunek (hiru bizkaitar eta mexikar batek) athleticzale ingeles guztiak biltzeko komunitate bat sortzea erabaki genuen, bai Londresekoak bai Erresuma Batukoak. Gure izena, Mr Pentland Club, Athleticen eta orokorrean Liga espainiarrean eragin handia izan zuen entrenatzaile ingeles baten omenez aukeratu genuen. Gure helburua, Erresuma Batuko eta mundu osoko jarraitzaileek munduko talderik onenaz gozatzeko aukera izatea. 

 

Urte asko eta gero harro eta ozen esan dezakegu 10 urte bete ditugula. Herrialde ezberdinetako pertsonez osatuta, gure taldea etengabe hazten ari da, eta sare sozialetan milaka jarraitzaile ditugu (@mrpentlandclub). Oso atsegina izan da oroimenerako momentu bereziak sortzea, eta pasio baten inguruan harreman sendoak eraikitzea. Gure lana dela eta 2018an Bizkaia saria jaso genuen ohore handiz, eta Bizkaiko nazioarteko embaxadore izendatu gintuzten.

 

Bihotz bihotzez prestatu dugu webgune hau. Bertan Mr Pentland Clubak eragiten dituen jarduerak, espirutua eta filosofia erakutsi nahi ditugu, Athleticen izena mundu osoan zehar sustatzen eta hedatzen dugun bitartean.

 

Asko gustatzen zaigu Athleticzaleak biltzea eta espero dugu urte askoz jarraitzea jarduera honekin. Mesedez, bazkide egiteko edota KAIXO esateko, ez izan lotsarik, jarri gurekin kontaktuan.

 

Aupa Athletic forever!

Alvaro de la Fuente
Gorka Viar
Gaizka Atxa

Mr Pentland Clubeko Zuzendaritza Batzordea

gutaz hitz egin dute:

Athletic Clubak 400 peña baino gehiago ditu mundu osoan zehar sakabanatuta.

KONTAKTUA
Email:info@mrpentland.com

#ALLIRON

#BEDIFFERENTBEATHLETIC