Wolverhamptonen jaioa, Ingalaterran, 1883ko maiatzaren 5ean, Frederick Beaconsfield Pentland Espainiako guda-aurreko garaiko entrenatzailerik arrakastatsuena izatera helduko zen, Bilbon sekulako kondaira bilakatu zelarik.
Pistola fabrika batean laguntzaile bezala ibili eta gero, 1903ko udan, Fred gaztearen futbolari karrera hasi zen, Blackpoolen, eskuin hegal moduan. Urte hartan bertan, Blackburn Roversera pasatu zen, eta han hiru sasoi eman zituen. Blackburn eta gero Brentforera pasatu zen, gero Queen Park Rangersera eta ondoren, Middlesbroughera.
1908an 25 urtetako jokalari gaztea nabarmentzen hasia zen eta taldea nazionalean jokatzeko deitu zioten; bere futbolari bizitzan zehar guztira 5 aldiz deitu zioten, selekzio honetan jokatzeko. 1912an Fredek bere jokalari karrera bukatu zuen Halifax Townen eta entrenatzaile karrerarekin interesatzen hasi zen.
6
Denboraldi
(1923-25 eta 1929-33)
2
Liga titulu
(1929-30 eta 1930-31)
5
Kopa titulu
(1923, 1930, 1931, 1932, 1933)
72
Liga partidu
(47 I – 9 B – 16 G)
43
Kopa partidu
(32 I – 6 B – 5 G)
1914eko maiatzean, Fred alemaniako talde olimpikoa entrenatzeko kontratatu zuten. Baina zoritxarrez, Alemaniara bidaiatu eta gero “Guda Handiak” bere planak okertu zituen eta preso bihurtu zuten, Alemanian bizi ziren beste atzerritar batzuekin batera. Fred eta bere kideak Ruhlebeneko estadio batean kontzentratutak egon ziren gerra bukatu arte. Zorte txarraren aurrean Fredek ez zuen etzi eta beste futbolzale batzuekin batera presoen arteko liga bat antolatzen kontzentratu zen. Lan miresgarri honen bidez presoek eguneroko estresa alde batera utzi ahal izan zuten. Guda bukatuta, Fred bere entrenatzaile karrera kudeatzen hasi ahal izan zen, 1920an, Antwerpeko Olimpiadetan Frantziako talde nazionala gidatuz; halere, arrakasta mugatua lortu zuen.
frantziako
Mr Pentlanden izen ona Europa kontinentaleko futbol ingelesean ereinduta zegoen eta 1921an Espainian saiatu zen, Santanderreko Racinga gidatzen. Egonaldia motza izan zen baina. Athleticek bere atera jo eta Bilbon entrenatzeko konbentzitu zuen, hileroko 1000 pesetaren truke. Athletic Cluba forma ingelesekin ohituta zegoen eta oso ondo egokitu zen bere entrenatzaile berrarekin. Harreman on hau zelaian isladatu zen eta bere gidaritzapean Athleticek 1923eko Kopa irabazi zuen.
Mr Pentland Bilbora heldu baino lehen, Athleticek bazuen joko estilo britaniar bat ondo errotuta. Izan ere, hainbat entrenatzaile ingeles izanak zituen aurretik (Mr Burton, Mr Barnes eta Mr Shepard). Halere, Mr Pentlandek guztiak harritu zituen pase laburrean oinarritutako estrategia aukeratzean. Bere helburua, baloia menperatzea. Filosofia honek lan gogorra suposatzen zuen eta entrenamendu ordu luzeak eskatzen zituen. Hain zen berezia, bere jokalariei zapaten lokarriak nola lotu azaltzen ziela eta guzti. Estilo zorrotz honen bitartez, Mr Pentlandek futbol praktika profesionaletara eraman zuen kluba.
Bere jokatzeko era berria oso iraultzailea izan zen garai hartan, talderik gehienek 2-3-5 sistema klasikoarekin jokatzen baitzuten (bai, 5 aurrelari!). Baina baloia menperatzean oinarritutako sistemarekin, Mr Pentlandek 2-5-3 sistema ezarri zuen, eta honi esker, Athleticek, abantaila argia irabazi zuen zelai erdian.
Bere itxura berezia zela eta oso erraza zen Bilbon Mr Pentland ezberdintzea; onddo-kapela, aterkia eta purua ahoan. Partiduetan ere, kapela eta purua izaten zituen beti. Baina formalidade guztien gainetik, Mr Pentland gizon bero eta hurbila zen bilbotarrekin. Bere izaeraren alde hau zelaian azalaratzen zen taldeak partidu garrantzitsuak irabazten zituenean. Jokalariek bere kapela hartu eta gainean salto egin ohi zuten, guztiz zanpatuta utziz. Londreseko denda eleganteak oso pozik egon behar ziren hainbeste kapel behar zituen bezero honekin!
1923ko denboraldia eta gero Mr Pentlandek ez zuen luzapen akordio bat lortu Athleticekin eta joan egin zen. Halere, Fred Espainian geratu eta Athletico Madril eta Oviedo taldeak entrenatzera joan zen. Hainbat joan etorri eta gero, 1929an Athleticek berriz kontratatu zuen Mr Pentland, taldea Liga espainiarreko lehenengo lehiaketan gidatzeko.
Lau denboraldi iraun zuen bigarren denboraldi honek eta Athleticen urrezko sasoia izan zen. Guda Zibila arte, trofeo gehien bildu zituen taldea izan zen. Are gehiago, Mr Pentlanden aholku eta esperientziari esker, bai jokalariek bai klubak futbol praktika profesionaletara salto egin zuten. Ligako lehen denboraldian Athletic hirugarren postuan geratu bazen ere, lehengo postuan geratu zen 1930 (garaitu gabe) eta 1931an. 1932 eta 1933an bigarren postuan geratu zen.
Athleticek Ligan joko harrigarria erakutsi bazuen ere, Kopako lehiaketetan gailendu zen batez ere. Bazirudien kanporaketa partiduetan hobeto jokatzen zuela. Izan ere, Athletici “Kopako errege” deitzen diote “Erregearen Kopa” lehiaketari buruz hitz egiten denean. Mr Pentland eta hark zuzendutako aparteko jokalari taldeak historia egin zuten, Kopa lau urte jarraian irabaziz, 1930, 1931, 1932 eta 1933an. Arrakasta hauek direla eta, entrenatzaile ingelesa oso pertsona maitatua bihurtu zen Bilbo inguruan, eta aldi berean, futbol talde espainiarrak jarri zituen bere atzetik.
Zoritxarrez, 1933ko udan Mr Pentlandek ez zuen bere kontratua berritu nahi izan, Bilboko zikloa bukatuta zegoela erabaki baitzuen, eta Athletico Madrilera aldatu zen, beste behin. Sasoi madrildar hura motza izan zen baina, urte batzuk geroago Guda Zibila hasi baitzen. Espainiar gizartea gerran sartu zenean Mr Pentlandek Inglaterrara itzultzea erabaki zuen, Barrow AFCa entrenatzera, 1939ra arte. Urte hartan erretiroa hartu zuen.
Mr Pentlandek Bilbo ukitu gazi-gozo batekin utzi bazuen ere, Athleticek inoiz ez du bere entrenatzaile bikaina ahaztu. Clubak bere entrenatzailerik onena maitasun handiz mantentzen du gogoan. Mr Pentlandi azkeneko aldiz esker ona eta errespetua adierazteko, 1959an lagunarteko partidu bat antolatu zuen, Chelsearen kontra, San Mamesen. Asmoa, Athleticen historia egin zuen atzerritarrari omenaldia egitea. Bilbok bere lagun ingelesari ongietorri beroa eman zion eta Fredek jokalari ohi asko agurtu ahal izan zituen. Baitaere, Athleticen futbolari moduan ari ziren jokalari ohien semeak (Ignacio Uribe). Mr Pentlandek domina bat jaso zuen eta zelaian egon zen partidu aurreko ekitaldi batetan. Hura izan zen Mr Pentlandek bere Bilbo maitea bisitatu zuen azken aldia.
Hiru urte geroago, 1962ko martxoaren 16an, zendu egin zen, 78 urterekin. Bere ondarea bizirik dirau eta Athleticzaleek modu askotan adierazi diote haien errespetua. Besteak beste, Pentland familia askotan egon da San Mamesen partiduak ikusten, klubak gonbidatuta. Beste aintzatespen adibide bat, Londreseko Athleticen jarraitzaileen klub ofizialari “MR PENTLAND CLUB” izena jartzea da.
AUPA ATHLETIC FOREVER!
#ALLIRON
#BEDIFFERENTBEATHLETIC
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.